Bertsoaz era berezian gozatu

Txintxarri 2009ko urriaren 19a

Ostiralean Manuel Lekuona kultur etxera hurbildu ziren haurrek Hitzen lapurra antzezlanaren saio berezia ikusteko aukera izan zute. Bi txotxongilo eta bi aktore taula gainean, hitzarekin jolasean eta bertsoetan barrena. Baina ez ziren bertsoak taula gainean geratu, haurrek ere parte hartzeko aukera izan baitzuten.