Ostiralean, Plastic talde lasarteoriatarraren brit popa entzuteko aukera paregabea izan genuen, Udaleko Gazteria sailak eta X-Pressionk elkarteak elkarrekin antolatzen duten Gazte kontzertuak ekimenaren barruan Manuel Lekuona kultur etxeko kafetegian.
Kafetegiaren kudeaketa
Era berean, Lasarte-Oriako Udalak irabazi asmorik gabeko GKE, entitate eta taldeak, Gazte kontzertuetan, Manuel Lekuona kultur etxeko kafetegiko zerbitzua beren gain hartzeko eskaera egitera animatu nahi ditu.
Era honetara, Gazteria eta Festetako sailak udalerriko gizarte-eragile ezberdinak bere ekimenetan inplikatzeko lanarekin jarraitzen du eta, aldi berean, lagundu egiten die haien xedean. Izan ere, zerbitzuarekin lortzen den diru sarrera taldearentzat izango baita.
Kafetegiko zerbitzua hartzeko eskaera Udaletxean egin behar da. Horretarako, instantzia bat bete behar da, Xpression zirkuituko kontzertuetarako kultur etxeko kafetegiko zerbitzua eskatzen dela zehaztuz. Egunen banaketa jasotzen diren eskaeren arabera egingo da.