Lasarte-Oria Foru Aldundiaren [i]Kudeatuz[/i] proiektuan dago

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urriaren 19a

Lasarte-Oriak bat egin du, Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan duen Kudeatuz proiektuaren bigarren edizioarekin.
Joan den uztailean, Lasarte-Oriako Udalak, beste bederatzi udalekin batera, hitzarmena sinatu zuen Foru Aldundiarekin.

Kudeatuz proiektua
Ekimen honen helburua herritarrek zerbitzu publikoei buruz duten satisfazio-maila jakin eta herritarren parte-hartzea bultzatzea da.
Urtero hamar Udalerri aukeratzen dituzte eta urte betean hori bultzatzeko azterlan eta parte hartzeko prozesuak egin behar dituzte herriek.
Horretarako, Foru Aldundiak, guztira, 100.000 eurotako diru-laguntza egotzi du programa honetara.

Lasarte-Oriako ekimenak
Lasarte-Oriako Udaleko Ingurumeneko arloak jakin arazi duenez, 2008an Udalak berriro aktibatu zuten herritarren iritzia jakiteko eta bereganatzeko dinamika.
Horretarako zenbait mekanismo erabili zituen, hala nola hondakinen kudeaketaz herritarrek zuten pertzepzioaren inkesta edo gai horretan nahiz mugikortasuna bezalako beste gai batzuetan oinarriturako herritar-foroak.
Orain, berriz ere funtsezko bi ardatzen alde egingo da apustu: Udalaren zerbitzuei buruz herritarrek duten ikuspuntua jakitea eta foro iraunkor bat eratzea, araudiz eta egituraz hornitua eta hainbat mahai sektorialez osatua.
Horretarako, telefono bidezko 550 inkesta egingo dira datozen hilabeteotan, eta galdera sorta bat ere jarritako da herritarren eskura, nahi duen orok edozein iradokizun egin ahal dezan. Iradokizun hauek guztiak azterlanean agertuko dira.
Honekin batera, herritarren parte-hartzea bultzatuko da, Agenda 21 Lokalaren foro iraunkor bat eratzeko bilkura berriekin, eta berriro helduko zaio Ingurumeneko arloak egindako lanari.