Medicus Mundi GKEak, Lasarte-Oriako Gizarte Zerbitzuetako Kooperazio arloaren bidez, IHESA: 8 artista 8 hausnarketa erakusketa dakar Lasarte-Oriara.
Urriaren 20 inauguratuko den erakusketa honetan zortzi artista ezberdinen lanak ikusi ahalko dira Manuel Lekuona kultur etxeko erakusketa aretoan.
Eskulturak, zeramika, kristala, olio-pinturak, teknika mistoak edo papera erabili dituzte IHESAk ahulenengan sortzen duen errealitatea deskribatzeko.
Sormenerako ardatz gisa, Afrika subsahariarra hartu dute zortzi artistek. Izan ere, hau baita GIB infekzio kasu gehien dituen herrialdea.
Hilabete bukaera arte egongo da erakusketa gure herrian. Gerturatu nahi duen orok, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00etara izango du aukera.
Laburmetraiak
Erakusketari lagunduz, gazteak sentsibilizatu nahiean, urriaren 23an 10:00etatik 13:00etara bi laburmetraien proiekzioa egingo da Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan.
Saio honetan, Lasarte-Usurbil Institutuko DBH4 eta Batxilergoko ikasleek La primera vez eta El secreto mejor guardado laburmetraiak ikusi ko dituzte.
La primera vez, Roberto Barba zuzendariaren lana, irabazlea izan Peruko IHESAri buruzko Historia Produsidas lehiaketan.
El secreto mejor guardado, Patricia Ferreiraren lanak, UNICEF-en lankidetza du. Honetan, Indian GIB infekzioa duten haurren istorioak aurkezten dira.
Emanaldiaren ostean, Joseba Errekaldek, IHESAren aurkako Harri Beltza taldeko kideak, hitzaldia eskainiko du, non gazteek parte-hartu ahalko duten.