Karate Senshu kirol elkarteak lokal berria du

Txintxarri 2009ko urr. 19a, 02:00

Lasarte-Oriako Udalak eta Karate Senshu kirol elkarteak hitzarmena sinatu dute, non Udalak Beko kaleko Osasun zentro berriko 2. solairuko lokal baten erabilpena lagatzen dion elkarteari. Ana Urchueguia alkatea, Jesus M. Zaballos Kirol saileko burua eta Rafael Andreu elkarteko ordezkaria egon ziren hitzarmen sinaketan. Era honetara, elkarte honek Bazpi Txirrindularitza eskolarekin partekatu beharko du lokala eta honen ardura.