Plazaolako trenbidetik barrena egunero lasarteoriatar ugari ibiltzen da.
Atzo, eguraldi paregabea zegoen, naturaz gozatu eta kirola egiteko egun aproposa benetan. Horregatik, herritar batzuk motxila hartu eta ibilbidea Andoain edo Urnietara luzatzea erabaki zuten.
Baina ez ziren bakarrak izan, atzo, Buruntzaldeko Ibilbideen bigarren eguna ospatu zen eta eremuko herritar ugari ikusi ahal izan ziren mendiko bideetatik barrena.
Lasarte-Oriatik Andoainera eta buelta edo Andoainek Usurbilera Urnietatik barrena... horiek ziren San Pedro eliza ondoan zegoen kontrol gunean entzundako bideetako batzuk. Honetan, informazioa eskatzeaz gain, ibiltariek indarrak berreskuratu ahal zituzten bidea jarraitu edo etxera bueltatu baino lehen.