Oriatarren omenaldi beroa

Txintxarri 2009ko urriaren 19a

Urtero legez, Oriako bizilagun eta lagunak atzo bildu ziren. Eguerdian Karmengo Amaren kaperan meza entzun zuten. Meza Pilar Catalinak girotu zuen eta irteeran Solano Trikitixa taldearen esku geratu zen festa giroa. Ostean, guztiek Txitxardin Beltxa jatetxera egin zuten. Eta bertan, Jose Javier San Sebastian praktikantea omendu zuten.