Osasunaren gaineko XVII. Jardunaldiak astelehenean hasiko dira "Alkoholismoaren gaixotasuna: droga-menpekotasun sozializatua" hitzaldiarekin. Bertan Alkoholiko Anonimoetako kide batek eta Álvaro Iruin, Osakidetzaren Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko zuzendariak, hartuko dute parte.
"Bularreko minbizia" gai nagusia bihurtuko da urriaren 27an, astearteko hitzaldian. Bertan, Lurdes Aritziturri doktorea eta Katxalin Elkarteko presidentea den Txaro Beobide izango dira hizlari.
Urriaren 28an, asteazkenean, Mª Luz Jauregi, Lasarte-Oriako Anbulatorioko zuzendariak eta Rosa Gainza erizainak zaintzailearen figura balioesten saiatuko dira "zaintzailea zaintzea" izenburupeko hitzaldiarekin. Hizlari berberenen eskutik, urriaren 29an, ostegunean, koloneko minbiziari aurre hartzeko zenbait jarraibide emango dituzte, gaitz horren intzidentzia diagnostikatzeko eta saihesteko gure udalerrian egiten ari diren estudioaren harira.
Osasunaren gaineko XVII. Jardunaldi hauen asmoa gaixotasun fisikoak nahiz psikikoak iritzi publikora hurbiltzea eta hausnartzea da. Horregatik, alkoholismoaren gaixotasunaz gain, sendotutako jardunaldi hauen azken egunean, teknologia berrienganako menpekotasuna, bereziki nerabeengan gero eta gehiago duen intzidentzia azalduko da. Drogarik gabeko adikzio horien adibideak, internet edo mugikorrak ditugu, eta horien gainean jardungo dute Ekintza Desalud, Gipuzkoako ludopatei laguntzeko elkarteko ordezkaria den Aurelia Mateo, eta entitate horrekin kolaboratzen duen Beatriz Alonso psikologoa.
Hitzaldi guzti hauek Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuak antolatu duen osasunaren gaineko XVII. Jardunaldien barruan aurkituko ditugu.
Aste guztian zehar, arratsaldeko 19:00etan kulturetxera hurbiltzen zareten guztiok aipatutako gai hauetaz jabetzeko aukera izango duzue.