Lasarte-Oriako Ezker Batua Berdeakek PSE-EB Gobernu paktua apurtutzat ematen duela adierazi zuen Rikardo Ortega zinegotziak urriaren 22an emandako prentsaurrekoan.
Arrazoia Lasarte-Oriako alderdi sozialistak ez duela atez-ateko zabor bilketaren esperientzia martxan jartzeko konpromisoa beteko. “2008ko martxoaren 13ko osoko bilkuran, alderdi guztiek, PPk izan ezik, ekimen horren alde bozkatu genuen, baina orain, alderdi sozialistak, gure taldearen ustez funtsezkoa den akordioa baztertu du,” adierazi zuen Ortegak.