Lasarte-Oriako Ezker Batua Berdeak taldeak Gobernu paktua apurtutzat ematen du

Txintxarri 2009ko urr. 23a, 02:00

Lasarte-Oriako Ezker Batua Berdeakek PSE-EB Gobernu paktua apurtutzat ematen duela adierazi zuen Rikardo Ortega zinegotziak atzo arratsaldean eskainitako prentsaurrekoan.
Arrazoia Lasarte-Oriako alderdi sozialistak ez duela atez-ateko zabor bilketaren esperientzia martxan jartzeko konpromisoa beteko. “2008ko martxoaren 13ko osoko bilkuran, alderdi guztiek, PPk izan ezik, ekimen horren alde bozkatu genuen, baina orain, alderdi sozialistak, gure taldearen ustez funtsezkoa den akordioa baztertu du,” adierazi zuen Ortegak.
“Alderdi sozialistak bere erabakiarekin oposizioan egotera behartu gaitu. Eurek ezagutzen dute gai honekiko daukagun sentsibilitatea. Gai askotan iritzi desberdinak izan ditugu, batzuk konpontzeko gai izan gara beste batzuk berriz, baztertuta utzi behar izan ditugu, baina oraingo honetan, gai honekin gertatutakoa gehiegizkoa izan da,” onartu zuen EB-Bko zinegotziak.
Hemendik aurrera, EB-Bak oposizio lasai eta arduratsua egingo duela azpimarratu zuen Ortegak. Era berean, negoziaziorako atea eta akordio puntualetara heltzeko aukera zabalik uzten dutela ere aipatu zuen.