Lagun ugari gaur lasterka Lasarte-Oria Bai! Krosean

Txintxarri 2009ko urriaren 25a

Ostadar K. F.ak antolatzen duen kros herrikoiaren hamalaugarren edizioa ospatu da gaur.
Iruñeko Antonio Etxeberria izan da irabazlea seniorretan. Herriko David Martin korrikalaria izan da bigarren. Soka luze koloretsua osatu dute 1200 parte hartzaileek.
Kirolzaletasuna izan da garaile gaur herriko kaleetan burutu den XIV kros herrikoian. 1.200 korrikalari inguruk hartu dute parte eta kolorea eman diote gaur goizean Lasarte-Oriari. Herritarrak izan dira kamisetarik bizienak zituztenak, hori bizi-biziak, Kroseko antolatzaileek banatuak. Eguraldiak ere lagundu du, giro freskoa, korrika egiteko egokia eta euririk ez du egin goiz guztian.