[i]Lur Sagar[/i], Biarritzeko baleta Kultur Etxean

Txintxarri 2009ko urriaren 26a

Emanaldi bikaina eskaini zuen Biarritzeko Ballet Juniorreko Dantzaz taldeak ostiral arratsaldean Manuel Lekuona kultur etxeko aretoan. Iparraldeko dantzari gazteek Lur Sagar hiru atal dituen ikuskizuna ekarri zuten Lasarte-Oriara. Europan egun egiten den energia eta mugimenduan oinarritutako dantzak prestatu dituzte koreografo ingeles, frantses eta holandes baten zuzendaritzarekin. Emanaldiaren gailurra, Mercedes Sosaren musikarekin dantzatu zuten Earth Apples izeneko sorkuntza izan zen ikusleen iritziz.