Larunbatean jokatu zen Laudion Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken kanporaketa eta finalerdietan diren 24 bertsolarien artean ez da lasarteoriarrik.
Amaia Agirre herriko bertso eskolan aritu den villabonarrari puntu bakarra falta izan zaio, baina azkenik kanpoan gelditu da. 631,5 puntu jaso zituen Amaia Agirrek Bilboko Arriaga Antzokian eta Onintza Enbeitak, aldiz, 632,5 eskuratu zituen Llaudioko saioan.
Beraz ez du 2005eko txapelketako finalerdietan Agirrek egin zituen saio borobilak errepikatzeko aukerarik izango.