Maitasun istorioa haurrentzat

Txintxarri 2009ko urriaren 26a

Manuel Lekuona kulturetxeko aretora larunbatean hurbildu ziren haurrek maitasun istorio berezia bizi zuten, Bergerac-eko Zyranorena. Edmond Rostan egilearen klasikoa txotxongiloen mundura erakarri du Gorakada antzerki taldeak taula gainera eta Lasarte-Oriara ekarri zuen txikienek ezagutu zezaten. Kulturetxera bertaratu ziren haurrek ederki gozatu zuten oholtza gainean zegoen gazteluan gertatzen ari zena ikusiz. Amaieran, merezitako txalo zaparrada eskaini zieten bildutakoek.