Okupatutako Sahararen ikuspegia

Txintxarri 2009ko urriaren 26a

Ostegunean, Manuel Lekuona Kultur etxeko hitzaldi aretora hurbildu ziren herritarrek Saharako lurralde okupatuen berri izan zuten Mundu Bat, Sahara Herriaren Lagunak eta Komite Internazionalistei esker. Etorri behar zen hizlaria, Brahim Dahan Marruekosetik atera behar zuenean atxilotu zuten eta bere elkarteak bidalitako eskutitza irakurri zuten antolatzaileek.
Hala ere, hitzaldia beste Saharar herritar batek eman zuen eta honen segurtasunagatik ez zuten izenik eman.
Era honetara, Saharako ikuspegi ezberdina ematen saiatu dira elkarte hauek. “Errefuxiatuen errealitatea ezagutzen da, baina gogorragoa izan daiteke lurralde okupatuetakoa” adierazi zuten Hitzaldiarekin aurretik Garrasia Saharatik dokumentala ikusi zen.