Atzo hasi ziren Osasun Jardunaldiak

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urriaren 27a

Osasunaren gaineko XVII. Jardunaldiak hasi ziren atzo "Alkoholismoaren gaixotasuna: droga-menpekotasun sozializatua" hitzaldiarekin. Bertan, Alkoholiko Anonimoetako kide batek eta Álvaro Iruin, Osakidetzaren Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko zuzendariak, hartu zuten parte.
Gaur bularreko minbiziari buruz hitz egingo dute Lurdes Aritziturri doktoreak eta Katxalin Elkarteko presidentea den Txaro Beobidek ; bihar Mª Luz Jauregi, Lasarte-Oriako Anbulatorioko zuzendariak eta Rosa Gainza erizainak zaintzailearen figurari buruz arituko dira "Zaintzailea zaintzea" izenburupeko hitzaldiarekin; ostegunean berriz, hizlari hauen eskutik koloneko minbiziari buruz arituko dira: aurre hartzeko zenbait jarraibide emango dituzte, gaitz horren intzidentzia diagnostikatzeko eta saihesteko gure udalerrian egiten ari diren estudioaren harira.