Osasunaren gaineko XVII. Jardunaldiak hasi ziren urriaren 26an "Alkoholismoaren gaixotasuna: droga-menpekotasun sozializatua" hitzaldiarekin. Bertan, Alkoholiko Anonimoetako kide batek eta Álvaro Iruin, Osakidetzaren Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko zuzendariak, hartu zuten parte.
Urriaren 27an, bularreko minbiziari buruz hitz egin zuten Lurdes Aritziturri doktoreak eta Katxalin Elkarteko presidentea den Txaro Beobidek. Urriaren 28an, Mª Luz Jauregi, Lasarte-Oriako Anbulatorioko zuzendariak eta Rosa Gainza erizainak zaintzailearen figurari buruz aritu ziren "Zaintzailea zaintzea" izenburupeko hitzaldiarekin; 29an berriz, hizlari hauen eskutik koloneko minbiziari buruz aritu ziren.