Ez ginen, ez gara eta etorkizunean ere ez gara zutaz fio, Urchueguia Andrea" izenburua duen ohar baten bidez ezker abertzaleko zinegotziek alkateak azken bi urteotan izan duen jokabidea salatu dute. "Uztailean argi esan genuen ezker abertzaleko zinegotziok; Lasarte-Orian ez da atez ateko bilketarik egingo. Urchuegia andrea hasiera hasieratik gezurretan ibili zara. 2007ko hauteskundeen ondoren, gehiengoa lortzeko zinegotzi baten beharrean zeunden. Oraindik alderdi sozialista eta alderdi popularra nahiko urrun zeundeten. Paktua EB-aralar koalizioarekin egin zen azkenean; horretarako Ortega jaunari atez ateko eta idazkari pertsonalaren amua jarri behar, jostailua jolas egin zezan azken batean. Zuk ez duzu sekula sinistu atez ateko bilketa ereduan. Zure apustua errausgailua Zubietako gainetatik, bide administratiboak erabilita kentzea da".
Joxe Goikoetxea, Itziar Iartza eta Txanpi Baztarrika zinegotzien ustez, "gaur 2009ko urrian Ortega jaunaren beharrik ez duzu, alderdi sozialista eta alderdi popularreko kideok momenturik oparo eta gozoenean zaudete, azken finean Encinas jaunak (PP) behar duzunean aterako dizkizu babak eltzetik".
Inkesta alper alperrik
Zera galdetzen dute ondoren Goikoetxea, Iartza eta Baztarrikak: "Zertarako gastatu dira 50.000 euro inkesta egiten? !A barkatu, herritarrek ez omen dute ondo ulertu esan nahi zena! Arazoa Urchuegia andrea, herritarrek zuk nahi baino hobeto ulertu dutela da, inkesta zuk planteatutakoa balitz (manipulatua hobeto esanda) ziur ederki ulertuko zutela zure interesei so noski, inozoak gu".
Zinegotziek diote ezin direla alkateaz fio, Udalak hartutako erabakiak ez dituelako bete eta betetzeko borondaterik ez duelako. Bi dira PSOEren botoarekin onartu eta gero baztertu dituen erabakiak, batetik 2008ko martxoan atez ateko sistema ezartzearen eta zabaltzearen alde hartutakoa, esperientzia pilotua aurrera eraman eta etorkizunean udalerri osora zabaltzeko ideiarekin.
Bestetik, 2008ko urtarrilean adostu zen Lasarte-Oriako udalean euskara erabiltzeko hirugarren Plana, 2008-2012, baina hau ere ez da bete, salaketaren arabera, Urchueguiak udaltzaingo postu berrietan, Atsobakar zahar etxeko lan pleguetan eta bere konfiantzako karguen kasuetan hizkuntza perfilak eta derrigortasun datak aldatu dituelako, Euskara Zerbitzuko teknikariaren informeei kasurik txikiena ere egin gabe.
Gainera hirugarren jokabide bat ere salatu dute: Urchueguiak berak aukeratu duela hirigintzako idazkari baten hutsunea betetzeko langile bat, Xabier Ejea idazkariaren eta barne erregimeneko teknikarien informeei kasurik egin gabe eta orain arte izan diren prozedurak eta lan poltsak errespetatu gabe.
Nor ari da gezurretan?
Zinegotziek galdera asko dituzte Urchueguiaren jokabideari buruz eta gogoratzen dute uztailean Okendoko obren hasiera zela eta obra baimenik ez zuela esanaz egindako salaketaren ondoren, "gezurretan ari ginela eta gure asmoa bizilagunen artean alarma sortzea zela esan zitzaigula publikoki. Asteartean urriaren 27an aurkeztu da batzordean Okendoko urbanizazio plana, non dago gure gezurra eta alarma sortzeko nahia? Nor ari da gezurretan?"
Azkenik, ezker abertzaleko hiru zinegotziak euren kezka azaldu dute EB eta PSOEren arteko akordioa etenda gero Urchueguiak iragarritako berrantolaketaren inguruan. "Nor jarriko duzu Euskara Batzordeko buru? Euskaraz hitz egiteko gai den, baina sentsibilitate eta borondate izpirik ere agertzen ez duen zinegotziren bat? Gogorarazi behar dizugu orain arte Mugica eta Zaballos jaunek euskara batzordean erdaraz hitz egin dutela. Azken batzordeetara joan diren zure taldeko hiru zinegotzietatik bik euskaraz tutik ere ez dute ulertzen. Zertara joaten dira hitz egiten dena ulertzeko gai ere ez badira? Ze jolas klase da hau?"
Urchueguia demokrata
Hiru zinegotziek zuzenean "sentsibilitate, borondate eta ardura" eskatzen diote Ana Urchueguiari: "ez da nahikoa argazkietan agertzea (Okendoko oholtzan, kultur etxeko lehen lerroan...) eta hitz politak esatea. Ez gara zutaz fio Urchueguia. Zuk zeure burua oso demokratatzat daukazu, baina esatea ez da nahikoa, demostratu egin behar da eta gure ustez ez da zure alderik eraginkorrena, urri zabiltza".
Salaketa zuzen zuzenean berari egitearen bi arrazoiak ere azaltzen dituzte oharrean: "alkatea zarelako eta Lasarte-Oriako udalean ZUK (letra handiz) agintzen duzulako, zazpi akolitoz inguratuta (hori bai, ondo ordaindutakoak dira). Sobran dituzu zazpi akolitoak eta teknikari guztiak, ZUK hartzen bait dituzu erabakiak. Pleno batetan garbi utzi zenuen. Ah hori bai, batzorde buru batzuk ez dira gai beren kabuz argibideak emateko! eta orduan behar dituzte teknikariak, estuasunetik ateratzeko! Utzi alferkeriak eta hasi lanean serio demonio