Okendo plazako salmenta postuen lekualdaketa

Txintxarri 2009ko urriaren 30a

Lerro hauen bidez Lasarte-Oriako Udaleko Zerbitzuen sailak herritarrei jakinarazi nahi die larunbatero Okendo plazan jartzen ziren salmenta postuak lekuz aldatzen direla.
Dorre parkean egongo da hemendik aurrera, Ola kaleko 4 eta 6 zenbakien atzealdean.
Era berean, Santu Guztien Eguneko lore postuak ere bertara lekualdatuko dira, bai larunbatean, baita igandean ere.