Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urriaren 31an ospatu zen Also tabernan Dardo Txapelketa Kooperatiboa Jalgune elkarteak antolatuta. Aurtengoa laugarren edizioa izan da. Parte hartzaileak Jalguneko gazteak eta elkartekoak ez diren beste lasarteoriatarrak izan dira, guztira 40 jokalari. Txapelketa bikoteka jokatu zuten; Jalgunekoa ez den gazte bat Jalgunekoa den beste batekin. Txapelketaren helburua Jalguneko gazteek Lasarte-Oriako gainontzeko gazteak ezagutzea, harremanetan jartzea eta denok batera arratsalde polita eta desberdin bat pasatzea.