Dardo txapelketa kooperatiboa

Txintxarri Aldizkaria 2009ko azaroaren 1a

Larunbat arratsaldean ospatu zen Also tabernan Dardo Txapelketa Kooperatiboa Jalgune elkarteak antolatuta.
Jalgune Elkarteak eta Also Tabernak antolatzen dute Dardos Easoren laguntzarekin txapelketa hau, eta aurtengoa laugarren edizioa izan da. Parte hartzaileak Jalguneko gazteak eta elkartekoak ez diren beste lasarteoriatarrak izan dira, guztira 40 jokalari. Txapelketa bikoteka jokatu zuten; Jalgunekoa ez den gazte bat Jalgunekoa den beste batekin. Txapelketaren helburua Jalguneko gazteek Lasarte-Oriako gainontzeko gazteak ezagutzea, harremanetan jartzea eta denok batera arratsalde polita eta desberdin bat pasatzea.
Gainera txapelketak berezitasun bat izaten du, Jalguneko kide ez diren jokalariei oztopo txiki batzuk jartzen zaizkie, adibidez, belauniko botatzea dardoa, edo abestuz, saltoka...
Aurtengo txapelketako parte-hartzaileetako bat munduko dardo txapelketan izandakoa da, baina larunbatean ez zuen irabazi. Lehenengo postua Marijo eta Kontxi Zubimendirentzat izan baitzen; bigarrena Javier Murillo eta Oscar Garciarentzat eta hirugarrena Carlos Blanco eta Javi Olarterentzat.
Antolatzaileen esanetan, oso-oso giro ona izan zuten, elkarteko kide ez direnak gogoz aritu ziren txapelketan, nahiz eta batzuk inoiz jokatu ez dardoetara. Bide batez, antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete txapelketan parte hartu zuten guztiei.