Azaroaren 1ean, Santu Guztien Egunean eguraldi bikaina egin zuen. Herritar ugari inguratu zen Illarraltzueta hilerrira kolore eta mota askotako lore sortak euren senditarteko eta lagunen hilobietara eramatera, gogoan dituztela adierazteko
Goiz-goizetik Lasarte-Oriatik Illarraltzueta hilerrirako bidea kotxez, zein oinezkoez bete zen, hauek guztiak gure artean ez dauden pertsonei agur egitera joanak.