01_Zubi tabernak ateak itxi ditu

Txintxarri 2009ko azaroaren 1a

Azaroaren 1a egun berezia izan zen Jesus Mari Zubizarreta eta Isabel Urrestarazu senar-emaztearentzat. Urtetan Zubi tabernako barra atzean egon ostean, erretiroa hartu zuten eta, tabernako ateak betirako itxi. Lasarte-Oriako erdialdea aldatzen ikusi dute eta hainbat gertaeren testigu izan dira.