Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Giro ederra sortu zen ostiralean kulturetxeko kafetegian Blues Fusion taldeari esker. Aretoetan gutxi entzuten diren folk eta country bezalako estilo, zuzenean ikusteko aukera paregabea izan zuten bertaratu ziren guztiak. Gainera, inprobisazioren bidez, jazz mundua ere hurbildu zuten kafetegira. Era honetara, inprobisazioak egiteko dituzten erraztasun itzela erakutsi zuten. Orain dela gutxi sortu berri den taldea dugu Blues Fusion. Ignacio eta Grego dira proiektu honen bultzatzaileak, eta biak musika munduan ibilbide luzea dute.