Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilero bezala, Euskal Presoen eta Errefuxiatuen senideek elkarretaratzea burutzen dute udaletxearen aurrean, hauek bizi duten dispertsio egoera salatzeko. Hilabete honetan ere, huts egin gabe hor izan dira herritar ugari. Hilabete honetako elkarretaratzea ordea, berezia izan da, Etxerat elkarteari babesa eskaini nahi izan diote bildu diren herritarrak, elkartearen kontrako eraso eta mehatxuak bertan behera gera daitezen eskatuz.