Pertsona adinduak zaintzeko ikastaroa [i]Danok Kide[/i]ren egoitzan

Txintxarri 2009ko azaroaren 2a

Azaroak 8, 22 eta 29an eta abenduak 13an, hau da, lau igandetan, 11:00ak eta 14:00ak bitartean, pertsona adinduak zaintzeko ikastaroa eskainiko da Danok Kide guraso elkartearen egoitzan.
Esperanza Latina GKEak eta Danok Kide elkarteak antolatutako hitzaldi sail hauetan Coro Dominguez, Lahar Elkargoko gerontologia eta neuropsikologian adituak pertsona adinduak zaintzen direnean hauek nola ulertu eta nola jardun azalduko du teoriatik hasi eta praktikara eramanaz.

Lahar Elkargoa
Lahar Elkargoa irabazi-asmorik ez duen elkartea da. Hamar urteko esperientzia du eta, azpimarragarria da, esku-hartze psikosozialarren eremuan, adineko pertsonekin egin duen lana.
Besteak beste, ikerketa, aholkularitza eta zerbitzu kudeaketak egin ditu, baita eguneko arreta zentroetan eta erretiratuen zentro sozialetan esku-hartzeak ere.
Eta, honetaz gain, teknikari eta harretarako langileentzat, zein bolondres eta senideentzat prestakuntza ere eskaintzen du.
Azken eremu honetan sartzen da Danok Kideren egoitzean eskainiko den ikastaroa.

Informazioa
Ikastaroaren berri informazio gehiago eskuratzeko Danok Kide elkartera hurbiltzea edo 943 371 616 telefono zenbakira deitzea besterik ez duzue, astelehenetik ostegunera 10:30etatik 13:00etara.