Donibane-Garazi ezagutu ala bisitatu nahi duzue? Azaroaren 8an, igandean, aukera paregabea Oinatz Taldearen eskutik.
Garaziko AEK euskaltegikoen laguntzaz bisita gidatua egingo da herritik, eta ondoren, nola ez, geldialditxo bat energiak berreskuratzeko.
Ondoren, Gerezien herrira, Itsasunera egingo du irteerak. Bertako aintzinako hilerri bereziak, estekak, eta Euskal nazio eskubideak gogoratzen dituen monolitoa ere ikusteko aukera izango da.
Azkenik etxera bueltatu baino lehen, Atekagaitzera egingo da, bertako elezaharra ezagutuz.
Parte hartu nahi dutenek, hilaren bosterarte, osteguna, izango dute aukera. Oraindik ez da zehaztu autobusez ala kotxez egingo den irteera, parte hartzaile kopuruen arabera erabakiko baita. Irteera interesgarria, ez galdu aukera!