Arrisku handiko manipulatzaile karneta

Txintxarri 2009ko azaroaren 2a

Krisi garaian hezkuntzak duen garrantzia kontuan izanik eta herritarren eskaerei erantzunez, Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, ikastaro berri bat antolatu du arrisku handiko janari-manipulatzaileen karneta ateratzeko.
Ostalaritzako sektoreari zuzendua dagoen ikastaro hau azaroaren 17an eta 18an emango da, Villa Mirentxuko ekitaldi-aretoan, 16:00etatik 19:00etara.
Informazio gehiago jasotzeko edo ikastaroan izena emateko, deitu 943 533 303 telefono zenbakira.