Antzezlan polita ikusi zen kulturutxean larunbat arratsean.
Helduen Hezkuntza zentroko Lan eta Lan Beti Lan antzerki taldeak ikuslegoa barre algaran murgiltzea lortu zuen La Venganza de la Petra antzezlanaren bidez.
Izan ere, Carlos Arnichesen antzerki-lanean, Petra eta bere senarraren arteko hika-mikak modu xelebrean azaltzen dira. Merezitako txalo zaparrada handia jaso zuten bukaeran Lan eta Lan Beti Lan antzerki taldekoek.