Zubi tabernak ateak itxi ditu

Txintxarri 2009ko azaroaren 2a

Atzokoa egun berezia izan zen Jesus Mari Zubizarreta eta Isabel Urrestarazu senar-emaztearentzat. Urtetan Zubi tabernako barra atzean egon ostean, atzo erretiroa hartu zuten eta, tabernako ateak betirako itxi. Lasarte-Oriako erdialdea aldatzen ikusi dute eta hainbat gertaeren testigu izan dira. Ostiraleko TXINTXARRIKO zenbakian, beraiei eginiko elkarrizketa izango duzue.