Lasarte-Oriako Udalak Euskal Fondoen laguntzaz Saharako errefuxiatuen egunerokotasuna aztertzeko aukera ematen du Asier Bastida argazkigilearen erakusketaren bidez.
Iaz erakusketa hau Lasarte-Orian egon bazen ere, ez zen argazkigilearen iritzia eta esperientzia ezagutzeko aukera egon. Gaur goizean, berriz, erakusketaren irekiera ekitaldian, irudien egileak azalpen ugari eskaini ditu. Honela argazkigilearen hitzetan, “ez da denuntzia. Sahararren egunerokotasunaren isla izatea nahi nuen.”
Egileak azaldu duenez, ez dira argazki topikoak. 31 irudi, erretratuak eta paisaiak, koloretan, zein zuri beltzean. Bastidak azpimarratu duenez, “ni erosoago sentitzen naiz zuri beltzean lan egiten, baina argazki batzuk koloreetan izan behar zirela iruditu zitzaidan, argia eta kontrasteak ikusteko.”
Erakusketaren helburua egilearen aburuz, argazkiak aztertu eta hausnarketa sortzea da. Eta horretarako aukera egongo da hilaren 27a arte Manuel Lekuona kultur etxeko erakusketa aretoan.