03_Rafa Diez lasarteoriatarraren atxiloketa berretsi du Garzonek

Txintxarri 2009ko azaroaren 3a

Urriaren 13an, Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Rufino Etxeberria, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Txelui Moreno, Miren Zabaleta, Ainara Oiz, Amaia Esnal eta Mañel Serra atxilotu zituen Poliziak.
Rufino Etxeberria, Txelui Moreno, Ainara Oiz, Amaia Esnal eta Mañel Serra aske utzi zituzten, fidantza ordainduta kasu batzuetan.
Azaroaren 3an berriz, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Rafa Diez, Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto espetxeratzeko erabakia berretsi egin zuen, defentsen helegiteak atzera botata.