Aitorren hizkuntz zaharra, Sarri-Sarri, Aitormena edo Kontrapasa izan ziren asteazkenean Manuel Lekuona kultur etxeko aretoan entzun ziren doinuetako batzuk. Lasarteoriatarren iradokizunak jarraituz, pianoa bertsotan jarri zuten Jagoba Astiazaranek eta Ainhoa Ansak. Baina protagonista publikoa zen eta honek ederki parte hartu zuen. Hasieran, papertxo batean bi euskal abesti idatzi zituzten eta, saioan zehar, doinuak kantatu. Gainera, behin baino gehiagotan, konpromezu larrian jarri zituzten abeslariak, hala nola, Gatiburen Bang-Bang txiki-txiki Bang-Bang eskatuaz.