Prosalus eta Udalaren elkarlana ikusgai

Txintxarri 2009ko azaroaren 6a

Asteartetik hasita eta datorren azaroaren 20ra arte, kultur etxeko kafetegira hurbiltzen diren herritarrek informazio-taula batzuk ikusi ahalko dituzte.
Gizarte Zerbitzuetako Kooperazio atalak aurrera daraman sentsibilizazio ildoaren baitan, Udalak eta Prosalus GKEak garapenerako egiten duten lanari buruzko informazioa ematen da hauetan.
Eta ekimenaren helburua herritarrei informazioa ematea denez, azaroaren 20aren ostean, informazio-taulak modu ibiltarian jarriko dira ikusgai zenbait ikastetxetan eta, beharbada, udaletxean bertan.

Hitzaldia
Era berean, azaroak 10, asteartean, bi erakundeek elkarrekin aurrera eramandako proiektuak eta lan ildoak azaltzeko hitzaldia izango da Manuel Lekuona kultur etxean arratsaldeko 19:30ean.