Urriaren 13an, Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Rufino Etxeberria, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Txelui Moreno, Miren Zabaleta, Ainara Oiz, Amaia Esnal eta Mañel Serra atxilotu zituen Poliziak.
Rufino Etxeberria, Txelui Moreno, Ainara Oiz, Amaia Esnal eta Mañel Serra aske utzi zituzten, fidantza ordainduta kasu batzuetan.
Asteartean, berriz, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Rafa Diez, Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto espetxeratzeko erabakia berretsi egin du, defentsen helegiteak atzera botata.
Atxiloketek eginkizun publikoekin edo politikoekin zerikusirik ez dutela adierazi du epaileak, "ETA erakunde terroristak sortu, garatu eta zuzendutako organo bateko kide izatearekin" duela lotura.
Auzia instrukzio atalean dagoenez, erabakiak hartzeko zantzuak nahikoa direla azaldu du Garzonek, "Bateragunearen izatea, funtzioak, jardunak eta bilerak egiaztatuta daude, bai eta inputatuen parte-hartzea ere.