Lehengo astean burutu ziren XVII. Osasun Jardunaldietako irakurketa egin du Ingurumen, Kontsumo, Merkataritza eta Sanitateko Departamentuak.
Ikusle kopurua handia izan ez bada ere, balantze positiboa egiten dute jardunaldien antolakuntzaz arduratzen den sailak.
Izan ere, hitzaldietara hurbildutako herritarren parte-hartzea eta dibulgaziozko hitzaldiek piztu duten interesa handia izan baita.
“Aurtengo programazioak iaz uztartutako ildoari jarraitu dio, eta populazioaren sektore handi batek pairatzen ez dituen gaixotasunei eman zaie lekua,” azpimarratu dute.
Horregatik, “herritarrek gai horiei buruz duten ezjakintasunak justifikatzen du ohiturazko Jardunaldi hauetan jorratzea,” jakitera eman dute antolatzaileek.
Era honetara, sailetik aipatzen den bezala, “garrantzia eman zaio teknologia berrienganako adikzioari, batik bat gazteenen artean gertatzen denari, baita osasun psikiko eta fisikorako ekar ditzakeen ondorioei ere”.
Bestalde, eta urtero bezala, minbiziaren gaian gehiago sakondu da. Honela, bularreko minbizi, zein kolonekoaren diagnostiko goiztiarraren garrantzia azpimarratu da aurten.
Koloneko minbiziaren kasuan, Lasarte-Oriako Osasun zentroan martxan dagoen diagnostikoko estudioarekin lotu zen. Izan ere, emaitza paregabeak izan ditu beste udalerrien alderatuta.
Era berean, Ingurumen, Kontsumo, Merkataritza eta Sanitateko sailak uste du, zaintzailearen bizi-kalitatea hobetzeko aholkuek lan hori egiten duten pertsonak balioesteko balio izan dutela eta zaintzaileek, emakumezkoak gehienbat, jakin dezaten zein baliabide dauzkaten bizi-kalitatea hobetzeko, baita pertsona zainduarena ere.
Honetaz gain, jardunaldietako hitzaldietako bakoitzak, bukaeran, debate eta galdera-txanda aberasgarriak sorrarazi dituela azpimarratzen dute antolatzaileek eta, era berean, horrek hizlarien eta herritarren artean komunikazio-zubiak ezartzeko balio izan duela.