Lasarte-Oriako Udalak eta Atzegik lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten irailaren 6an.
Ana Urchueguia alkateak eta Jose Luis Basoko Atzegiko ordezkariak sinatutakoari esker, Jon Roncero, Down Sindromea duen gazte lasarteoriatarra urtebete izango da udal zerbitzuetan laguntzen.
Helburua gizartea adimen urritasuna duten pertsonek izan ditzaketen balore eta ahalmenez jabetzea da.
Eta, aldi berean, aukerak ematen zaizkie beren inguruan eta herriaren egunerokotasunean modu aktiboan parte-hartzeko.