06_2010eko Ordenantza fiskalen aldaketa aurrera atera zen

Txintxarri Aldizkaria 2009ko azaroaren 6a

2010 urterako ordenantza fiskalak aldatzeko espedientea onetsi zen azaroaren 6an PSOEko zinegotzien bozkekin. EAJ, PP eta zinegotzi ez adskribatuek aurka eta LOHP eta EB abstenitu ziren.
Era honetara, besteak beste, estolderia eta hondakinen bilketa %5 igoko dira, kiroldegiko zerbitzuen prezioak ere gora egingo du.
Eta, bestetik, zirkulazio zerga eta Ondasun higiezinen zerga mantenduko dituzte.