2010eko Ordenantza fiskalen aldaketa aurrera atera zen

Txintxarri Aldizkaria 2009ko azaroaren 7a

2010 urterako ordenantza fiskalak aldatzeko espedientea onetsi zen ostiralean PSOEko zinegotzien bozkekin. EAJ, PP eta zinegotzi ez adskribatuek aurka eta LOHP eta EB abstenitu ziren.
Era honetara, besteak beste, estolderia eta hondakinen bilketa %5 igoko dira, kiroldegiko zerbitzuen prezioak ere gora egingo du.
Eta, bestetik, zirkulazio zerga eta Ondasun higiezinen zerga mantenduko dituzte.

Emendakinak

Baina aurretik, aldaketa honi egindako emendakinak aurkeztu zituzten EAJ eta zinegotzi ez adskribituek.
EAJk zuzenketa osoa aurkeztu zuen. Honela, Estitxu Alkorta bozeramaileak proiektu hau atzera botatzea eskatu zuen, proiektua hobetzeko gutxieneko baldintzak betetzen ez diren bitartean.
“Zergak gehitu ala murriztu behar ote diren ezbaidatzen hasi baino lehen, oposizioan garenok eskubidea dugu egungo egoera ekonomikoaren eta datorren urtean izango denaren berri jakiteko,” adierazi zuen.
Izan ere, EAJk aipatu zuenez, aurtengo egoera ekonomikoari buruz ez dio oposizioari datu bat ere eman Udalak zein egoeratan bukatuko duen jakiteko, eta gutxiago oraindik nola aurre egin behar 2010ari.
Bestetik, ordenantza aldatzeko proiektu oso mugatua dela, aipatu zuen Alkorta andereak eta Udal Gobernuak ez dituela dagokion Batzordean azaldu aldaketa honen aurrebaldintzak.
Emendakina ez zen aurrera eraman PSOE, PP, LOHP ren bozkei esker. Zinegotzi ez adskribituak eta EBk abstentzioren aldeko agertu ziren gai honetan.
Ostean, zinegotzi ez adskribituek bere emendakina aurkeztu zuten. Honetan, zergen bilketa sistema zuzena ez dela salatu eta errotik aldatu behar dela adierazi zuten.
“Eskuak loturik ditugu beste instituzio batzuek erabakitzen dutelako zein izango den gure finantziazioa, gure ekimen eta politikak erabat baldintzatuak daude inoiz ez dakigulako noraino izango dugun laguntza bat edo ez,” aipatu zuten.
Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Udalei dirua bueltatzea eskatzea ere sistemaren errua dela adierazi zuten, “hau ez da krisiaren ondorio, beraiek bultzatu dituzten politika fiskal eta zega aldaketek sortu dute egoera”.
Eta honen ondorioak ere, aipatu zituzten, “hurrengo urterako finantziazioa murriztea udalerrietan eragin zuzena izango du.”
Hau guztiagatik, zergen tarifak bere horretan uztearen alde ageru ziren zinegotzi ez adskribituak.
Eta, bestetik, konpostagailua duten etxebizitzei zabor bilketaren tasaren %40ko hobaria izatea proposatu zuten.

Eztabaida

EBko Rikardo Ortegak hitz hartu zuen orduan. Ez adskribatuekin bat etorri zen konpostagailuaren puntuan eta, horregatik, emendakina in voce moduan aurkeztu nahi zuela esan zuen.
Alkateak idazkariari galdetu eta baietza eman ostean, oposizioko alderdiek eztabaida sortu zuten emendakinak noiz aurkeztu behar direnaren harira.
Orduan, EAjko Juan Mari Iradik, udabatzarreko seriotasun ezagatik eta Udal Gobernuaren jokaerarekin bat ez zegoelako Udalbatzarra utzi zuen.
Honen ostean, ez adskribituen emendakina bozkatu eta PSOE eta PPren bozkek atzera bota zuten proposamena.
Eta azkenik, Ortegaren jaunaren emendakinaren txanda izan zen eta ez zen aurrera atera PSOE eta PPren bozkei esker. EAj eta LOHP asbstenitu ziren.