Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakumeen Zentro Zibikoko kideek hilabeteroko bideoforuma burutu zuten ostiralean. Montxo Armendariz zuzendariaren Cartas de Alou filma ikusi eta bertan agertzen diren gaiak aztertu zituzten. Filman elkarrizketa gutxi dago eta gehiena atzerritarrei buruz, honek hausnarketa erraztu eta, filma bukatu ostean, emakumeek inmigrazioa, arrazakeria eta etorkinek kasu batzuetan pairatu behar dituzten lan baldintza gogorrez mintzo ziren.