LOKEko judokek bi brontzezko domina lortu dituzte Avilesen

Txintxarri 2009ko azaroaren 9a

Lehengo asteburuan, LOKEko judokek Avilesera egin zuten.
Gorka Aristegiren mutilek junior, kadete, infantil eta alebin mailetako nazioarteko lehiaketan parte hartu, Portugalgo eta Estatu osoko judoken aurka borrokatu eta brontzezko bi domina ekarri zituzten herrira.
Dominetako bat junior mailan iritsi zen, Leire Zubizarretaren eskutik. Leirek bere mailako finalaurrekoetara iritsi zen. Bertan, txapelketako irabazlea izango zena aurrez-aurre izan eta borroka galdu zuen.
Bigarren domina, berriz, Asier Bargallo kadeteak eskuratu zuen. Mutilen kasuan, lehiakide kopuruarengatik bi talde egin behar izan zituzten ia maila guztietan eta talde bakoitzeko irabazleek final nagusia jokatuko zuten.
Honela, bi borroka irabazi eta bere taldeko finalera iritsi zen. Baina final nagusiko ateetan geratu zen, hau galduaz. LOKEko gainontzeko judokak final laurdenetan edo zortzirenetan kanporatuak izan ziren.