Larunbatean, Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarren parte hartzeari buruz eskaini dituen ikastaro saioen bukaera burutu zuen Donostian duen egoitza nagusian.
Hortaz baliatuz, hainbat erakunde, Errausketaren aurkako Gipuzkoako Koordinadora horien artean, egoitza nagusiaren aurrean konzentrazioa egin zuten “Hipokresia gutxiago, partehartze gehiago” lemapean.
Konzentrazioaren helburua ikastaroa kritikatu eta administrazioak estrategikotzat jotzen dituen gaietan, “azpiegituren kasuan adibidez, galdera egitea” saihesten duela salatzea zen.
Konzentrazioaz gain, elkarteek AHTari, Pasaiako kanpo kaiari eta Zubiaetako errauste plantari buruzko informazioa eskaini zuten arkupeetan ezarri zen erakusketan.