The... con mujeres Teatro Estudioren eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2009ko azaroaren 11

Kutxak antolatuta, Donostiako Teatro Estudio taldeak The...con mujeres saioa eskainiko du gaur doan arratsaldeko 19:30ean Manuel Lekuona Kultur etxeko aretoan.
Ordu betean, lau lan labur ikusteko aukera egongo da. Lehenengo hirurak Franca Ramek eta Dario Fok idatzitakoak dira eta, azkena, Alberto Mirallesena.
Antzezlan hauetan egokitu zaien bizimoduak zigortutako emakumeak agertzen dira.
Era berean, egoera horren aurka eman dezaketen erantzuna ere agertzen dute.
Antzerki lan hauek inguruan ditugun emakume askoren alderdi tristea erakusten dute, era garbi eta argian.

Teatro Estudio taldea

Hirurogeiko hamarkadatik laurogeiko lehen urteetara, taldeko kideek antzerki jarduera oparoa burutu zuten.
Zaleak asebetetzearen alde eta antzerkia bere lurrean zabaltzearen alde hainbat urtetan lanean egon ostean, taldeko kideek antzerkiaren eta artearen munduarekin zuten harremanari eutsi eta hala nola, irratian edo zinean, lan egin zuten.
1984. urteaz geroztik, taldearen esanetan, Teatro Estudioren bigarren aroan murgildu dira.
Era honetara, azken urteetan, Donostiako Udako Unibertsitatearekin lanean egon dira, Antzerki programaren barruan; Arcipreste de Hita lehiaketan ikuskizun onenaren, emakumezko aktore onenaren, gizonezko aktore onenaren eta zuzendaritza onenaren sariak lortu zituzten edo Miamiko Antzerki Hispanoaren Nazioarteko Jaialdirako hautatuak izan ziren.