Indarkeriaren aurka

Txintxarri Aldizkaria 2009ko azaroaren 12a

Lasarte-Oriako Bilgune Feministak mugimendu feministak Euskal Herrian emakume bat erailtzen dutenerako protokoloa aurkeztu du.
Ondoan irakurri daitekeen Emakumeak borrokan testuan azaltzen den bezala, protokoloan erailketa bat gertatu eta 48 orduetara lurraldeko herri ezberdinetan mobilizazioak egitea adostu zen.
Era berean, Bilguneak herriko emakumeei deialdia egiten die mobilizazioetan parte hartzeko.

Mobilizazioa

Era honetara, astelehenean Irisarryko herrixkan gertatutako indarkeria kasuaren aurrean, gizon batek bere emaztea eta amaginarreba erail zituen, lehengo asteazkenean Bilgune Feministako kideak Beste emakume bat eraila. Indarkeria sexistari erantzun lelopean bildu ziren Udalaren aurrean egoera salatu nahian.