Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oinatz taldeak, Donibane Garazi aldera egin zuen azaroaren 8an, eguraldi kaxkarra eta duda askori aurre egin ondoren. AEKko bi irakasle izan zituzten gida moduan eta hiriburuaren azalpen historiko ugari ezagutu zituzten. Bazkal ostean, Itsasu herrira hurbildu ziren hilerriko estelak eta Euskal nazioaren aldarrikapenaren harria ikustera. Erroldanen pasoa eta bere kondaira ere ezagutzeko astia izan zuten eta, erosketarako tartea ere izan zuten, ganbara hustuketa azoka batekin topo egin baitzuten.