Prosalusek eskaini behar zuen hitzaldia atzeratu da

Txintxarri 2009ko azaroaren 13a

Ikusle ezagatik eta arazo teknikoak medio, Prosalus GKEak hamar urte hauetan Lasarte-Oriako Udalaren laguntzaz Perun, Mozambiken eta Bolivian egin dituen proiektuei buruzko hitzaldia bertan behera geratu zen.
Hala ere, erakundeak hitzaldia data berri batean eskainiko du. Oraindik zehaztu gabe dago noiz izango den, baina horren berri dugunean, Txintxarrin argitaratuko dugu.