Birziklapena arte-lan

Txintxarri 2009ko azaroaren 13a

Birziklapena eta artea bateratzen dituen, Reziklarte09 erakusketa iritsi da Lasarte-Oriako Andatza plazara. San Markoseko Mankomunitateak antolatutako lehiaketan parte hartu duten 13 edukiontzi artistiko ikusteko aukera dago, eta hauen artean informazioa karpa bat ere jarri da.