Uholdeen arriskutik at

Txintxarri 2009ko azaroaren 13a

Eusko Jaurlaritzak uholdeen arrisku egoera bukatutzat eman zuen, asteazkenean. Astean zehar, lasarteoriatarrak Oria ibaiak gainezka noiz egingo zuen zain egon ziren. Baina ez zen ibaia izan Lasarte-Orian, astearte gauean, arazoak sortu zituena. Etengabeko euri jasak estolderiak gainezka egitea ekarri zuen eta Donostia bideko N-I errepiderako lotura, hau da, tunela urez bete zen norabide hori itxiaz. Asteazken goizean, garbiketen txanda izan zen.