Jalai taberna sailkapeneko lehen postuan lurraldeko saskibaloi txapelketan

Txintxarri 2009ko azaroaren 13a

Joan den larunbatean jokatutako partida irabazi ondoren, gizonezkoen Jalai Taberna saskibaloi taldea lehen postura igo da sailkapenean.
Lasarteoriatarrak 58-57 gailendu ziren Intxaurrondoko Inter B taldearen aurka.
Nahiz eta partida txarra burutu, gure herritarrak gehiago izan ziren.
Era honetara, aurten galtzea zer den ez dakite. Hiru partida jokatu dituzte eta hirurak garaitu dituztenez beren taldeko buru dira.
Saskiratzaileak: Txitxare (2 pt), Gorka Vergara (8 pt), Pedro (11 pt), Txema (15 pt) eta Sito (8 pt) hasierako bostekoa; Ruben (12 pt) eta Molekulax (2 pt).