14_Rekondo eta Loiarte irabazle Arrieskalleta Elkarteko Mus txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko azaroaren 14a

Arrieskalleta elkarteak, azaroaren 14an, bere lehenengo Mus Txapelketa burutu zuen.
Giro ederrean hamar bikote lehiatu ziren elkatean txapela eta sariak eskuratzeko. Final estuan Julian Loiarte eta Imanol Rekondok Tomas Pascual eta Josema Hernando menderatu zituzten.